Indianoaren etxea (Villabuena Araba)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indianoaren etxea (Villabuena Araba)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaVillabuena
Historia eta erabilera
Irekiera1608
Santiago Matamorosen erliebea.

Indianoaren etxea edo Peciña Samaniego jauregia Arabako Villabuena herrian dagoen eraikina da. 1608 eta 1610 urte artean eraiki zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andres de Bençak eraiki zuen, 1608 eta 1610. urteen artean, Pedro Peciña Samaniegok aginduta. Pedro Peciña Samaniego Santiago de Compostelako arkediano eta kanonigoa zen. Indianoaren etxean, bestetik, bizi izan ziren Villabuenako zenbait pertsonaia karlista garrantzitsu, Francisco de Paula Rivas kasu.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia barroko estilokoa da, eta Santiago Matamorosen erliebe batez hornituta dago. Barruko egitura eta dekorazioa ondo gorde egin da. Harmarria, beste nonbaitetik eramana, XVIII. mendean jarri zen egungo tokian.[3]

Mamua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian esaten den arabera etxean mamu baten pausuak entzuten omen dira. Tradizioaren arabera militar karlista baten espiritua da etxean dabilena. Frantzian hil zen eta haren gorpuzkinak Baionan lurperatu zituzten baina haren uniformea Villabuenara eraman zuten. Antza, haren mamua bere jantziaren bila dabil eta hau erakusteko dagoen tokiraino doa. Agerpen honen ezaugarria da gauez eta egunez entzuten zaiola.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]