Infernuko errota

Koordenatuak: 43°12′28″N 1°34′17″W / 43.20789°N 1.57128°W / 43.20789; -1.57128
Wikipedia, Entziklopedia askea
Infernuko errota
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEtxalar eta Baztan
Koordenatuak43°12′28″N 1°34′17″W / 43.20789°N 1.57128°W / 43.20789; -1.57128
Map

Infernuko errota Baztan eta Etxalar artean dagoen ur-errota da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztan eta Etxalar artean dago, Orabidea (Lekaroz) eta Tximista auzoen artean, Bertizko lurretatik hurbil.[1] Etxalar, Baztan eta Zugarramurdi lotzen dituen NA-4453 errepidea hartu behar da bertara iristeko. Autoa Etxebertzeko bordaren ondoan utzirik, kilometro eta erdiko bidea dago erreka bazterretik.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurezko zubi baten gainean erakia, ez du ez uharkarik, ez ubiderik, ur jauzi baten indarraz baliatzen baizen gurpil hidraulikoa mugitzeko. Egituraren zatirik handiena gaztainezkoa da, eta harlanduxkaz egindako bi paretek ematen diote sendotasuna. Bi isurkiko teilatua dauka, arabiar teilazkoa.[3][1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren jatorria ezezaguna bada ere, uste dute XVII. mendean funtzionatzen zuela.[1] 1960ko hamarkada amaieran erabiltzeari utzi zioten.[2] 2000. urtean berritua izan zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Arrizabalaga, Mikel. Infernuko errota. Berria egunkaria, 2017ko martxoak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-20).
  2. a b Oiartzabal, Ainhoa. Ihesi: Infernuak borda dotorearen itxura du Baztanen. Argia astekaria, 2006ko urriak 22, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-20).
  3. Pérez de Villarreal, Vidal. Infernuko-Errota. Molinos del valle de Baztán. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, 21. urtea, 53. zenbakia, 1989, 179-188. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2020-8-20).
  4. Infernuko Errota berritu zuten 2000. urtean, duela hogei urte. Ttipi-Ttapa, 2020ko apirilak 19, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]