Etxalar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etxalar

 Nafarroa
Etxalarko etxeak.
Etxalarko etxeak.
Izen ofiziala Etxalar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Bortziriak
Alkatea Migel Mari Irigoien Sanzberro
(Herri Taldea)
Herritarra etxalartar
Koordenatuak 42°14′1″N 1°38′14″W / 42.23361°N 1.63722°W / 42.23361; -1.63722Koordenatuak: 42°14′1″N 1°38′14″W / 42.23361°N 1.63722°W / 42.23361; -1.63722

Navarra - Mapa municipal Etxalar.svg

Eremua 46,34 km2
Garaiera 106 m
Distantzia 65 km Iruñera
Posta kodea 31760
Biztanleria 826 bizt (2011)
Dentsitatea 17,82 bizt/km²
http://www.etxalar.eu

Etxalar Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da, Bortzirikoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 823 biztanle ditu.

2009tik UEMA mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua

Herria Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean kokatzen da. Herrira ailegatzeko N-121-A errepidea hartu behar da. Etxalarrek Berarekin eta Urepelerekin (Lapurdi) egiten du muga iparraldean, Baztanekin ekialdean, Igantzi eta Lesakarekin mendebaldean, eta Bertizaranarekin hegoaldean.

Etxalar honako auzo hauek osatzen dute: Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Lurriztederra, Orizki, Urritzokieta, Jauregieta, Iñarreta, Andutzeta, Antsolokueta, Bekolanda eta Goikolanda.

[aldatu] Klima eta landaredia

Etxalarko klima atlantiko epela da, aldaketa termiko txikiekin eta euritsua urte osoan zehar. Urteko batez besteko balioak (altueraren arabera aldakorrak), 13-14 gradu bitarteko tenperatura eta 1.600 eta 2.000 mm arteko prezipitazioak dira. Urteko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, udalerriaren hego-ekialdeko mendietan, pagadi batzuk geratzen dira. Iparraldean hariztiak, gaztainondoak eta hainbat espezietako zuhaixkak daude. Birlandatutako basoek 850 hektarea hartzen dituzte eta Etxalar mendebaldean eta iparraldean daude bereziki. Birlandatutako espezieen artean, Korsikako pinu lariziarra, insignis pinua, Japoniatik ekarritako pinu alertzea eta haritz amerikarra daude.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Etxalarren, itsasoaren mailatik 163 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Kultura

Ttipi-Ttapa eskualdeko hedabideak bertan dauka egoitza nagusia. Bestalde, usategiak daude, duela 600 urteko ehiza tradizionala egiten den ehizatokiak, Iberiar penintsula osoan bakarrak.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Etxalarko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.414 1.430 1.405 1.401 1.398 1.423 1.278 1.186 956 873 859 779 799

2008ko erroldaren arabera, 69 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,61 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Bestak eta ospakizunak

Etxalarko bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Etxalarko alkateak Herri Taldea ekimenekoak dira. 2007an Patxiku Irisarri -ezker abertzaleko kidea- aukeratu zuten. Balio gabeko botoak zazpi izan ziren (emandako guztien %1,43) eta boto zuriak 18 (%3,73). Abstentzioa %31,37 izan zen.

Etxalarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herri Taldea (HT) 240 4
EA 225 3

2011n udalerri honetan ez zen Bildu aurkeztu; EAren izenean 2007an aukeratutako zinegotziek alderdia utzi zuten ezker abertzalearekin batera joan nahi izan ez zutelako eta Etxalarko Independenteak[2] zerrenda aurkeztu zuten.[3] Hala, berriro Herri Taldea izan zen irabazle (3 zinegotzi, Migel Maria Irigoien Sanzberro alkatea barne); Etxalarko Independenteak taldeak beste 3 lortu zituen, Etxalar Aintzineratek (bere burua talde abertzale eta ezkertiartzat jo zuenak[4]) bakarra eta ez UPNk ez PPk ez zuten hautetsirik lortu.

Etxalarko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herri Taldea 205 3
Etxalarko Independienteak 160 3
Etxalar Aintzinerat 98 1
UPN 46 0
PP 5 0

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Andutzeta kalea, 15

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Patxiku Irisarri Elizagoien Herri Taldea
2011- Migel Mari Irigoien Sanzberro Herri Taldea

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  2. Euskara batuan forma zuzena independente den arren, zerrendak independenteak du izen.
  3. Ezkerabertzalea.info.
  4. Ttipi-ttapa.

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Etxalar


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak