Zugarramurdi
|
Zugarramurdi |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zugarramurdi | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Baztanaldea |
||
| Alkatea | Jesus Mari Agerre Indaburu (Akelarre) |
||
| Herritarra | zugarramurdiar | ||
| Koordenatuak | 43°16′9″N 1°32′28″W / 43.26917°N 1.54111°WKoordenatuak: 43°16′9″N 1°32′28″W / 43.26917°N 1.54111°W | ||
| Eremua | 5,65 km2 | ||
| Garaiera | 205 m | ||
| Distantzia | 75 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31710 |
||
| Biztanleria | 243 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 43,01 bizt./km² | ||
| http://www.zugarramurdi.es/ | |||
Zugarramurdi[1] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da. Baztanaldea eskualdean kokatua dago, gainera Ainhoa, Sara eta Urdazubi herriekin batera Xareta elkartea ere osatzen du. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 218 biztanle zituen, orain berriz 243 ditu.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Auzoak [aldatu]
Bost auzok osatzen dute udalerria: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi bera.
Klima [aldatu]
Zugarramurdin, itsasoaren mailatik 137 metrora, Nafarroako gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Euskara [aldatu]
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 557 | 585 | 616 | 543 | 536 | 558 | 437 | 590 | 355 | 334 | 267 | 245 | 231 |
2008ko erroldaren arabera, hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika [aldatu]
2011ko udal hauteskundeak [aldatu]
2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak[3].
2007ko udal hauteskundeak [aldatu]
2007ko udal hauteskundeen ondoren, Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu hautatu, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien %4,92) eta boto zuriak sei izan ziren (%5,17). Abstentzioa %43,26 izan zen.
| Hautetsia | Jasotako botoak |
| Evaristo Mentaberri Mihura (Akelarre) | 83 |
| Mikel Pedro Mitxelena Etxehebeste (Akelarre) | 72 |
| Jesus Maria Agerre Indaburu (Akelarre) | 71 |
| Gonzalo Garmendia Bedialauneta (Akelarre) | 67 |
| Lazaro Dainciart Iribarren (Akelarre) | 67 |
Udaletxea [aldatu]
Zugarramurdiko udaletxeko idazkaria Urdazubiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Lapitztegia kalea, 1
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Jesus Mari Agerre Indaburu | Akelarre |
| 2011-2015 | Jesus Mari Agerre Indaburu | Akelarre |
Kultura [aldatu]
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Zugarramurdiko bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Jasokundeko eliza (1781 eta 1784. urteen artean eraikia).
- Errosarioko Adra Mariaren baseliza
- Zugarramurdiko leizeak edo Sorginen Leizeak: Olabidea errekak (Infernuko erreka izenez ezaguna) sortutako leizeak dira, handiena 100 m luze, 20 m zabal eta 30 m garai da. Leizeen albo batean akelarrea dago, tradizioaren (eta Inkisizioaren) arabera sorginen gaueko bilkurak egiten ziren larrea. Horregatik, sorginen bilkurak "akelarre" izena hartzen dute. Gaur egun, udako solstizioaren inguruan, San Joan gauean, jai erraldoia egiten da argia eta sua gurtzeko. Abuztuan zikiro jatea egiten da bertan.
Iruditegia [aldatu]
-
leizeetatik ikusia.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Zugarramurdiko Udalaren webgunea
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Zugarramurdiko Turismo Bulegoa
- (Euskaraz) Xareta elkartea
- (Euskaraz) "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa.
- (Euskaraz) Ihesi: Zugarramurdi orabidean barna Argia.com webguneko artikulua.
- (Euskaraz) Zugarramurdiko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Zugarramurdiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Basaburua kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Xaretako udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
| Baztanaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|