Informazio pertsonaleko administratzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Informazio pertsonaleko administratzaile edo kudeatzaile bat antolatzaile pertsonal gisa funtzionatzen duen aplikazio-software mota bat da. PIM akronimo ingelesa ere erabili izan da hainbat hizkuntzatan.

Aplikazio eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio pertsonala honelako kontuak izan daitezke:[1]

  • Helbideen zerrendak edo agendak
  • Alertak
  • Egutegi digitala, hainbat data dituena:
  • Hezkuntza-erregistroak, oharrak, notak, kalifikazioak, epeak, azterketen datak...
  • Helbide elektronikoak
  • Fax bidezko komunikazioak, fax zenbakiak
  • Telefono zenbakiak
  • Ibilbideak, laneko ibilbideak, aisialdiko ibilbideak
  • Berehalako mezularitza zebitzuetatik eratorritako mezuen fitxategiak
  • Dokumentu juridikoak
  • Zerrendak (adibidez, irakurtzeko zerrendak, zereginen zerrendak, eginbeharreko erosketak, opariak)
  • Erosketa zerrendak
  • Informazio medikoa, adibidez, laguntza medikoaren hornitzailearekin harremanetan jartzeko informazioa, historial medikoa, errezetak
  • Saioa hasteko pasahitzak eta kredentzialak
  • Artxibo pertsonalen bildumak (digitalak eta fisikoak): dokumentuak, musika, argazkiak, bideoak eta antzekoak
  • Zer eraman zerrendak (zer eraman batzar batera, bidai batera...
  • Egunkari pertsonala/egunerokoen zerrendak/ez ahazteko oharrak/bestelako oharrak
  • Proiektuak kudeatzeko eginkizunak
  • Errezetak (sukaldaritzakoak zein botiketakoak)
  • Erreferentziazko materialak (erreferentzia zientifikoak, web gune interesgarrien zerrendak barne)
  • Zer irakurri zerrendak (lanerako zerrendak, aisialdirako)
  • RSS/Atom jarioak
  • Gogorarazleak
  • Ahozko mezuak, audioak

Sinkronizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PIM/PDM software-produktu batzuk sare informatiko baten bidez datuak sinkronizatzeko gai dira, ad hoc sare mugikorrak (MANETak) barne.). Ezaugarri horrek, normalean, datu pertsonalak hodeiko unitateetan biltegiratzen ditu, eta, horrela, datu konkurrente jarraituak eguneratu/eskuratu daitezke erabiltzailearen ordenagailuetan, mahaigaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak eta gailu mugikorrak barne, hala nola laguntzaile digital pertsonalak edo telefono adimendunak.)[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jones, William. (January 2008). «Personal information Management» Annual Review of Information Science and Technology (Association for Information Science & Technology) 41: 460–462.  doi:10.1002/aris.2007.1440410117..
  2. Neyem, Andrés. «Sharing Information Resources in Mobile Ad-hoc Networks» Department of Computer Science, Universidad de Chile.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus. gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]