Ingeniariak-Deustu estropada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingeniariak-Deustu estropada
Sorrera 1981
Partehartzaileak      Deustuko Unibertsitatea
     Ingeniaritza Goi Eskola
Modalitatea aulki mugikorra
Errekorra      Deustu 22:14 (2016)
Garaipen gehien      Deustu (27)
     Ingeniariak (15)
Azken ekitaldia 2024
Irabazlea(k)      Deustu
Webgunea www.laregata.org

Ingeniariak-Deustu estropada urtero Bilboko itsasadarrean jokatzen duten arraun lehiaketa da.[1] Lehendabizikoz 1981ean egin zuten EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari erronka bota zionean[2].

Ingalaterran usadio handia duen eta urtero ospatu ohi den Oxford-Cambridge estropadaren antzekoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate mailako arraun-proba da, eserleku mugikorrean egiten dena, zortzi arraunlari eta lemazaina dituen olinpiar outrigger mailan hain zuzen ere[3]. Lasterketa hau filosofia amateur hutsez jaio zen, izan ere, txapeldunak ez du saririk jasotzen (irabazleak Bilboko Cafe Iruñan dagoen zilarrezko erretilu batean grabatzen du bere izena[4]), hala ere, ikasketa-zentroen arteko lehia handia da eta parte-hartzaileak, ikasleak ez ezik, gehienetan arraunlari profesionalak ere badira[5].

Deustu kolore gorri tradizionalaz aritzen da eta ontziak "Tomatera" izena du. Ingeniariak aldiz urdinez aritzen dira eta ontziak "Tuerkalari" izena du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estropada Ibaizabal ibaiaren itsasadarrean egiten da, Erandiotik Bilboko udaletxeraino, lau itsas miliatan zehar (7.408 metro)[6]. Salbuespenez eta bakarrik estropada honetarako Bilboko Udalak Deustuko zubia zabaltzen du, hirian kirol proba honek tradizio handia duelako[2].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Denbora
I 1981 Deustu 26:01
II 1982 Deustu 27:14
III 1983 Deustu 29:32
IV 1984 Deustu 28:35
V 1985 Deustu 27:16
VI 1986 Deustu 27:55
VII 1987 Deustu 28:55
VIII 1988 Ingeniariak 24:48
IX 1989 Deustu 27:45
X 1990 Ingeniariak 26:36
XI 1991 Deustu 21:13 (murriztua)
XII 1992 Deustu 23:48
XIII 1993 Ingeniariak 24:31
XIV 1994 Ingeniariak 27:44
XV 1995 Ingeniariak 23:32
XVI 1996 Ingeniariak 27:21
XVII 1997 Ingeniariak 26:07
XVIII 1998 Deustu 23:49
XIX 1999 Ingeniariak 26:20
XX 2000 Ingeniariak 28:28
XXI 2001 Deustu 27:08
XXII 2002 Deustu 24:29
XXIII 2003 Deustu 28:21
XXIV 2004 Deustu 24:16
XXV 2005 Ingeniariak 27:43
XXVI 2006 Ingeniariak 23:32
XXVII 2007 Deustu 24:28
XXVIII 2008 Ingeniariak 23:38
XXIX 2009 Deustu 24:23
XXX 2010 Deustu 23:50[7]
XXXI 2011 Deustu 23:45
XXXII 2012 Deustu 24:33
XXXIII 2013 Ingeniariak 24:25
XXXIV 2014 Ingeniariak 22:51
XXXV 2015 Deustu [8]
XXXVI 2016 Deustu 22:14 (R)[9]
XXXVII 2017 Deustu 25:01[10]
XXXVIII 2018 Deustu 25:59[11]
XXXIX 2019 Deustu 23:30[12]
2020-
2021
XXXX 2022 Ingeniariak 23:38[13]
XXXXI 2023 Deustu 24:21[14]
XXXXII 2024 Deustu 25:02[15]
  • (R) Errekorra, ibilbide murriztua izan zuen 1991ko ekitaldia kontutan hartu gabe.
  • ¹ 2015ean Ingeniariek Deusto abordatu zuten eta deskalifikatuak izan zirenez Deustu izan zen garailea. Dena dela 2016an oraindik ere auzitan jarraitzen du ekitaldi honek.
  • 2020 eta 2021ean ez zen jokatu COVID-19 pandemia zela eta[16].

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Deustu 27 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1989, 1991, 1991, 1998, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2009, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2023, 2024
Ingeniariak 15 1988, 1990, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2000, 2005, 2006, 2008, 2013, 2014, 2022

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denborak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errekorra: Deustu (2016), 22:14
  • Diferentziak:
    • Txikiena: Deustu (1986), bi metroren aldea.
    • Handiena: Ingeniariak (1993), 2 min 21 seg.
  • Denborak:
    • 25 minututik behera lehenengoa: Ingeniariak (1988)
    • 24 minututik behera lehenengoa: Deustu (1992)
    • 23 minututik behera lehenengoa: Ingeniariak (2014)

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garaipenak jarraian:
    • Deustu (7), 1981-1987
    • Ingeniariak (5), 1993-1997

Arraunlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tripulazioak:
    • Gazteena: Ingeniariak (1990), batazbeste 19 urte eta 5 hilabete
    • Adintsuena: Deustu (2011), 31 urte eta 8 hilabete
  • Arraunlariak:
    • Partehartzeak:
      • Osertz Alday (Deusto), 15
      • Azael Rodríguez (Deusto), 11
    • Lehenengo emakumea: Idoia Korta (Deusto, 1994)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estropadari egindako webgunea
  2. a b Bilboko Udala. Domeka honetan, Apirilak 1, Deustuko Zubia zabalduko da Ingeniarien eta Deustukoen arteko estropadarako. .
  3. Europa Press. (2010-03-23). Ingenieros busca reducir las 5 victorias de ventaja que le lleva Deusto en la 30 edición de la tradicional regata. .
  4. López, Iratxe. (2007-11-16). «Regata Ingenieros-Deusto. Duelo en la Ría» El Correo.
  5. ««Lehia handia dago ingeniarien eta Deustukoen artean»» Busturialdeko Hitza 2008-03-15.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Deustuko Unibertsitatea. Ingeniariak-Deustu XXVI. Estropada. .
  7. Gondra, Aner. (2010-03-29). «Por grabar unas cicatrices de plata» Deia.
  8. .
  9. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2016-03-24). «Deusto se impone a Ingenieros y bate el récord de la regata: 22:14» AS.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  10. multimedia, KOR. Deusto se impone por tercer año consecutivo con un tiempo de 25 minutos y un segundo. (Noiz kontsultatua: 2017-07-02).
  11. «Deusto supera por 1'13 a Ingenieros para lograr su cuarta victoria seguida» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  12. eldesmarque.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
  13. «Periódico de la 41ª edición de la Regata Ingenieros-Deusto» laregata.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  14. «Nekane Balluerka e Imanol Pradales, padrinos del Desafío de la 40ª Regata Ingenieros-Deusto» laregata.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  15. (Gaztelaniaz) Capetillo, J. A. P.. (2024-03-23). «Deusto aprovecha el contratiempo de Ingenieros» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  16. «Origen e Historía - Regata Ingenieros - Deusto» laregata.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]