Oxford-Cambridge estropada
Oxford-Cambridge estropada (ingelesz normalki The Boat Race deitua, maiz University Boat Race edoOxford and Cambridge Boat Race izenez ere ezaguna) urtero udaberrian Ingalaterrako Londres hiriburuko Tamesis ibaian Oxford eta Cambridge Unibertsitateak lehiatu ohi diren estropada bat da.
Ezaugarriak [aldatu]
Bi arraun taldeetako kideei Urdinak ezizenez deitu ohi zaie, euren txalupak Blue Boat edo Txalupa Urdinak direlarik. Cambridge Unibertsitatea urdin argiz arraun egin ohi du, aldiz Oxford Unibertsitatea urdin ilunez.
Miloi laurden bat inguru ikuslek estropada ibai ertzetik ikusi ohi dute, aldiz 2004ko telebistako ikusle kopurua 500 milioi baino gehiagokoa izan zen, estropada hau mundu osoko kirol lehiaketa amateur ikusienetako bilakatuz.
Erregistratutako lehenbiziko estropada 1829an ospatu zen, ordudanik gaur egun egun arte urtero ospatu ohi da, salbuespena bi mundu gerren garaiko etenak izan zirelarik.
Estropada 6.779 metroko luzera du (4 milia eta 374 yarda), Putneytik Mortlakera doalarik, tartean Barnes eta Hammersmith auzoak igaroz. Estropadan taldeka 8 arraunlari eta kapitain batek parte hartzen dute, taldeko pisu mugarik gabe. Estropada korrontearen aurkako norantzan burutzen da, halere estropada ibaiaren ura goi mailara iritsi aurretik hasi dadin programatu ohi da.
Kanpo loturak [aldatu]
- Oxford-Cambridge estropada (Ingelesez)