Integrated Taxonomic Information System

Wikipedia, Entziklopedia askea

Integrated Taxonomic Information System (ITIS) erakunde publikoa da, taxonomiari buruzko informazio zehatza ematea helburua duena.

1996an Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak ITIS sortu zuen, zenbait agentziaren lana (Merkataritza Sailetik Smithsonian Institutioneraino) koordinatzeko. Egun nazioarteko erakunde bilakatu da, Kanadak eta Mexikok ere parte hartzen baitute.

Bere datu-basea Interneten argitaratzen du eta taxonomiaren iturri fidagarrienetariko bat da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]