Irigaingo aztarnategi arkeologikoa

Koordenatuak: 43°16′00″N 2°04′23″W / 43.26670372°N 2.07306621°W / 43.26670372; -2.07306621
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irigaingo aztarnategi arkeologikoa
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUsurbil
Koordenatuak43°16′00″N 2°04′23″W / 43.26670372°N 2.07306621°W / 43.26670372; -2.07306621
Map
Historia
GaraiaErromatar Behe Inperioa
KulturaAntzinako Erroma

Irigaingo aztarnategi arkeologikoa Irisasi[oh 1] mendi publikoan, Usurbilen dagoen aztarnategia da, Oria ibarraren behe aldean, beraz[1]. Aztarnategian Erromatar Behe Inperioko garaiko materialak aurkitu dira.

Indusketen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an, III. eta V. mendeen arteko nekazaritza eta abeltzaintzako kokapen bat aurkitu zen Irigainen. Aurkikuntza garrantzitsua izan zen, Oria ibaiaren beheko zatiko Antzinaroko populaketari buruzko lehenengo testigantza baita. Zeramika arrunt ez-torneatuaren hainbat lagin aurkitu ziren. Kokapenaren ezaugarriak bat datoz Behe Inperio garaiko Gipuzkoako landa ingurunean egin diren beste aurkikuntzekin[2].

2004aren amaieran eta 2005aren hasieran zazpi zundaketa egin ziren. Lehen biak Irigaingo punturik garaienean egin ziren eta emaitza negatiboa eman zuten baina beherago egin ziren hurrengo zundaketek emaitza positiboa eman zuten. 2005ean beste hiru zundaketa egin ziren, aurreko urtekoetatik metro gutxira, hego-ekialdera. Hauek ere emaitza positiboa eman zuten, material zeramikoak nabarmenduz. 2006an egindako laugarren kanpainan beste hiru zundaketa egin ziren ipar-ekialderantz. Ezin izan zen aztarnategiaren ipar-ekialderanzko zabalkundea frogatu. Aurkikuntza interesgarriena XIX. mende hasierako txanpon bat izan zen.

Beste kanpaina batzuk egiten jarraitu dute Manu Ceberio eta Izaro Quevedoren zuzendaritzapean. Zeramika zatiren artean, eltze formakoak azaldu dira, eta katilu formakoak ere. Bestalde, ikatzak eta lur egosi zati batzuk jaso izan dira.


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus Andatza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ceberio Rodríguez, Manu. (2010). «Primeros testimonios de época antigua en el tramo final del valle del Oria: el yacimiento de Irigain (Usurbil, Gipuzkoa).» Munibe (Arqueologia-Antropologia) (Donostia: Aranzadi) 61: 243-259. ISSN 1132-2217..
  2. (Gaztelaniaz) Ceberio Rodriguez, Manu. (2010). «Primeros testimonios de época antigua en el tramo final del valle del Oria: el yacimiento de Irigain (Usurbil, Gipuzkoa)» Munibe (Antropologia-Arkeologia) (Donostia) (61) (Noiz kontsultatua: 2018-05-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]