Iris (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iris
D-12
 Euskal Herria
Ontziola: Constructora Guipuzcoana (Pasaia)
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1933
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 61 t. tona
Luzera: 18,50 m
Zabalera: 5,05 m
Sakonera: 2,30 m
Abiadura: 8,5 korapilo
Eskifaia: 8-10 marinel


Iris lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Antonio Elosegui y Cia. donostiar enpresarena. Arcoren bikia izan zen. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937/1/16) eta D-12 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Santoña, Santander eta gero La Pallicera joan zen (1937/8/25) azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zelarik. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]