Santoña
|
Santoña |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Santoña | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Trasmiera eskualdea |
||
| Alkatea | María Puerto Gallego Arriola (PSC-PSOE) | ||
| Herritarra | santoñatar | ||
| Koordenatuak | 43°26′29″N 3°27′27″W / 43.44139°N 3.45750°WKoordenatuak: 43°26′29″N 3°27′27″W / 43.44139°N 3.45750°W | ||
| Eremua | 11,5 km2 | ||
| Garaiera | 0 m | ||
| Distantzia | 48 km Santanderrera | ||
| Postakodea | 39740 |
||
| Biztanleria | 11.569 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 1.006 bizt/km² | ||
| http://www.aytosantona.org | |||
Santoña[1] Espainiako Kantabria erkidegoko Trasmiera eskualdean dagoen kostaldeko udalerria da, izen berbera daraman Santoñako badia dagoelarik, Buciero mendi magalean. Santander hiriburutik 48 kilometrotara dago. Erdi Aroan Santoña udalerria Portua edo Santoñako Portua bezala ezagutzen zen eta garaiko agirietan honela ageri da.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu]
Kantauri itsasoak udalerri ia bere osotasunean inguratzen du, horregatik iparraldetik Berria hondartzarekin mugatzen du, hegoaldetik San Martín hondartzarekin, ekialdetik Buciero mendiarekin eta mendebaldetik berriz Argoños, Escalante eta Bárcena de Cicero udalerriekin. Hortaz norabide horretan arrantzaleen portua eta kirol portuaren gune berria kokatzen dira, horiekin batera Santoña, Victoria eta, Joyeleko padurek Santoña, Victoria eta Joyeleko Padurak izeneko Babesgune Naturala osatzen dute.
Geografia[aldatu]
- Latitudea: 43º 26' 29" I.
- Longitudea: 003º 27' 27" M.
- Hidrografia: Asón ibaiaren behe isuriak bokalean itsasoratzen den Tretoko itsasadarra sortu zuen, lokatzetan oparo diren bere sedimentuek santoñako paduren ekosistema sortu zutelarik.
Auzoak[aldatu]
- El Dueso, non espetxea dagoen.
- Piedrahita
- Santoña (herriburua)
Demografia[aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4.339 | 6.315 | 7.327 | 7.024 | 11.136 | 8.938 | 9.082 | 10.633 | 11.003 | 11.211 | 11.556 | 11.569 |
Iruditegia[aldatu]
Pertsonaia ospetsuak[aldatu]
- Juan de la Cosa, 1450-1509: marinel eta kartografoa.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskarazko hainbat testutan Zandoina izena ere ager daiteke, baina Euskaltzaindiak ez du onartzen. Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak arauan agertzen da Santoña berezko hizkuntzan (gaztelaniaz) erabiltzeko adibide gisa.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Santoñako Udalaren webgunea