Izaro (izena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:45, 21 martxoa 2016
Izaro
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna

Izaro euskarazko emakumezko izena da.[1] 2011n ume jaioberrien artean hobetsienetariko bat izan zen.[2]

Izaro Bermeoko uhartea eta Andre Mariaren antzinako baseliza da. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Magdalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito. [3]

Izaro izeneko pertsonak

Erreferentziak

  1. Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
  2. www.ine.es
  3. Euskaltzaindiaren izendegiak

Kanpo loturak