Izenbururik gabeko frisoa (Remigio Mendiburu)

Koordenatuak: 43°19′02″N 1°58′34″W / 43.317219°N 1.976239°W / 43.317219; -1.976239
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izenbururik gabeko frisoa (Remigio Mendiburu)
Jatorria
Sortzailea(k)Remigio Mendiburu
Ezaugarriak
Dimentsioak2 (altuera) × 4 (luzera) m
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′02″N 1°58′34″W / 43.317219°N 1.976239°W / 43.317219; -1.976239
Map

Izenbururik gabeko frisoa Remigio Mendiburu eskultoreak 1973an sortutako Burdinazko eskultura da, lau metro luze eta bi metro garai dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1973an jarri zuen Donostiako Amara auzoan, Karlos I. hiribideko zenbaki bikoiti eta bakoitiak lotzen zuen lurpeko pasabidean. Segur aski, egunero zeharkatzen zuten ehunka lagunen artean gutxi batzuk zekiten soilik zenbaki bikoitietara hurbiltzerakoan ikusten zuten irudia euskal eskultore handienetako baten lana zela.[1]

Geroago, 2017an pasabide hori kendu zutenean, Tabakaleraren ondora eraman zuten eskultura hori, Atotxako tren geltokitik gertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]