Izozte (medikuntza)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau hotzak gizakien gorputzean eragindako kalteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izozte (argipena)».
Izozteak eskuetan eragindako kaltea.

Izoztea edo izozketa, medikuntzan, hotzak gorputz osoan edo zati batean eragindako gaitz multzoa da. Hotzaren lehenbiziko eragina arteria txikiak estutzea eta ixtea da, eta, horren ondorioz, iskemia. Egoera hori gehiegi luzatzen bada, iskemiak ehunen heriotza (nekrosia) dakar. Ehunetako nekrosia kanpotik barnealdera doa, eta hotzaren eraginak jarraituz gero, hezurretaraino ere iristen da nekrosia. Nekrosiak jotako ehuna kutsatzen bada, gangrena ager daiteke.

Hiru izozte maila bereizten dira:

  1. Lehen mailakoa: izoztutako atala gorritu, gogortu eta minberatu egiten da.
  2. Bigarren mailakoa: izoztutako atalean pusilak agertzen dira, eta pusil horiek husten direnean zauriak geratzen dira.
  3. Hirugarren mailakoa: izoztutako atalean gangrena agertzen da.

Izoztutako atalak sendatzeko, tenperatura pixkanaka igoarazi behar da. Horretarako, gai hotz batez (elurrez edo) igurtzi egin behar da izoztutako atala, eta odolaren zirkulazioa bizkortzen duten sendagaiak (alkanforra, koramina) hartu behar dira. Gangrena ageri bada, berriz, ebakuntza ezinbestekoa da, gaitza heda ez dadin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izozte (medikuntza) Aldatu lotura Wikidatan