Jakob Prandtauer
Wikipedia(e)tik
Jakob Prandtauer Austriar arkitekto eta eskultorea (Stanz, Tirol, 1660 - Austria Beherea, 1726). Eraikuntza erlijiozkoak egin zituen batez ere (elizak, komentuak), Kontraerreformaren garaipenaren ondoren Bavaria eta Austriako Eliza Katolikoak erakutsi zuen jarrera arranditsuaren erakusgarri. Prandtauerren lan nagusia Melkeko Abadia da, Austriako barrokoko lan adierazgarrienetako bat.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.