Tirol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tirol eskualdeko mapa.

Tirol (Tirol alemanieraz eta Tirolo italieraz) Erdialdeko Europaren mendebaldeko eskualde historiko bat da, Austriako gaur egungo Tirol estatuak eta Italiako eskualdea den Trentino-Adige Garaiak osatua. Lehenengoak Ipar eta Ekialdeko Tirol eta bigarrenak Hego Tirol osatzen dute. Tiroldarrak dira bertako biztanleak.

Hiri nagusiak Innsbruck, Kufstein, Lienz eta Solbad Hall dira.

Eduki-taula

Orografia[aldatu]

Alpe mendien erdialdean dago, eta lurralde guztiz menditsua da (Wildspitze mendia da garaiena, 3.774 m). Inn ibaiak zeharkatzen ditu Ipar Tirolgo lurrak eta Drau ibaiak Ekialdeko Tirolgoak. Haran sakon ugari dago Tirolen, eta Inn eta Drau ibaienak dira luzeenak.

Ekonomia[aldatu]

Biztanle gehienak Inn eta Drau ibaien haranetan bizi dira. Nekazaritza garrantzitsua da (behi-azienda, esnekiak). Basogintza eta meatzeak (gatza, kobrea, magnesita). Kimika-, farmazia- eta elektromekanika-industria (Innsbruck). Turismoa guztiz garrantzitsua da (neguko kirolak).

Hizkuntzak[aldatu]

Eskualdean nagusiak diren alemanieraz eta italieraz gainera, ladino-hiztunak ere badira.

Kanpo-loturak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]