Jakub Kolas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jakub Kolas
Яку́б Ко́лас
Jakub KolasЯку́б Ко́лас
Kanstantsin Mikhailavitx Mitskievitx
Міцке́віч Канстанці́н Міха́йлавіч
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Kanstantsin Mikhailavitx Mitskievitx
Ezizena Jakub Kolas
Jaio 1882ko azaroaren 3an
Akinchytsy, orain Stoŭbtsy (Errusiar Inperioa)
Hil 1956ko abuztuaren 13an
(Sobietar Batasunean)
Etnia bielorrusiarra

Jakub Kolas (bielorrusieraz Яку́б Ко́лас, 1882ko azaroaren 3 [ juliar egutegian urriaren 22] - 1956ko abuztuaren 13), benetako izena Kanstantsin Mitskiervitx Mikhailavitx (Міцке́віч Канстанці́н Міха́йлавіч) Bielorrusiako idazlea izan zen. Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistaren Herriko Olerkari (1926an), Bielorrusiako Zientzien Akademiako kide (1928an) eta presidenteordea (1929tik) izan zen.

Bere obretan, Jakub Kolasek bielorrusiar nekazariekiko begikotasuna agertu zuen. Hori agerikoa izan zen idazteko erabili zuen ezizenean. Kolas hitzak galburua esan gura du bielorrusieraz. Olerki bildumak idatzi zituen: “Gatibualdiren Abestiak” (1908) eta “Bihozminaren Abestiak” (bielorrusieraz: Песьні-жальбы, 1910); olerkiak: “Herrialde Berri Bat” (bielorrusieraz: Новая зямля,1923) eta “Simon eta Musikaria” (bielorrusieraz: Сымон-музыка, 1925); istorioak eta antzezlanak. “Arrantzalearen Etxola” olerkian (bielorrusieraz: Рыбакова хата, 1947) Bielorrusia eta Sobietar Estatuaren arteko batzearen ondoko borrokak kontatzen dira. “Bidegurutzean”, bere trilogia, irautzaren aurreko Bielorrusiako nekazarien eta intelligentsia demokrataren bizitzari buruzkoa da. Sobietar Batasuneko estatuko saria eman zioten 1946an eta 1949an.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakub Kolas Aldatu lotura Wikidatan