James Cameron

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Cameron

James Cameron (Kapuskasing, Ontario, Kanada, 1954ko abuztuaren 16) zinema zuzendaria, produktorea eta gidoigilea da. Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi du, eta ezaguna da diru irabazi itzelak izaten dituzten akziozko zein zientzia-fikziozko filmak egiteagatik. Oro har, haren filmek gizaki eta teknologiaren arteko harremana jorratzen dute. Titanic eta Avatar filmekin historiako aurrekontu handieneko bi filmak zuzendu ditu, 1.800 eta 2.700 miloi dolarreko gastua izan baitute, hurrenez hurren.

Bizitza

1978an egin zuen bere lehenbiziko film laburra, Xenogenesis. Piraña II: Itsasoko banpiroak (1981) da Cameronen lehen film luzea, baina The Terminator (1984) filmak ekarri zion lehenbiziko arrakasta handia, bai dirutan, bai ikusle kopuruan, bai kritikaren txaloetan. Hala, aurrekontu handiagoa lortu zuen bere hurrengo proiekturako: Aliens: itzulera (1986), era berean arrakasta handia lortu zuena.

Abyss (1989) egin zuen hurrena, eta porrot egin zuen film horrek zinema aretoetan. Krisialdi horretan zebilela erabaki zuen ordu arte sekula egin izan zen efektu berezietako film ikusgarriena egitea: Terminator 2: azken judizioa (1991), berebiziko harrera izan zuena. Gezur arriskutsuak (1994) egin zuen ondoren: arrakasta itzela, beste behin ere. Egun arraroak (1995) egin ondoren hasi zen bere proiektu nagusiaren gidoia idazten: Titanic (1997). 1912ko apirilaren 14an Ipar Atlantikoko uretan hondoratu zen ontzi famatuaren historia zinemara eramateko 1.800 mila milioi dolar gastatu zituen Cameronek. Titanicek izugarrizko arrakasta lortu zuen, ordu arteko ikusle kopuru markak hautsi baitzituen. Kritika eta zaleen txaloez gain, Holywoodeko Zinema Akademiarena ere bereganatu zuen: 11 Oscar, tartean film eta zuzendari hoberenarena.

Filmografia

Urtea Filma Oharrak
(ezezaguna) The Dive
2009 Battle Angel (aurre-ekoizpenean)
2009 Avatar (aurre-ekoizpenean)
2003 Aliens of the Deep dokumentala
2000–2002 Dark Angel telebistarako
1997 Titanic
1994 True Lies
1991 Terminator 2: Judgment Day
1989 The Abyss
1986 Aliens
1984 The Terminator
1981 Piranha II: The Spawning

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Cameron Aldatu lotura Wikidatan