James Gibbs
Wikipedia(e)tik
James Gibbs (Aberdeen, 1682 - Londres, 1754) eskoziar arkitektoa izan zen. Carlo Fontanarekin egin zituen ikasketak Erroman 1703tik 1709a arte. Ondoren, Wrenekin batera, Londresko elizak eraberritzeaz arduratu zen, eta St Mary-le-Strand (1714-1717) eta St Martin-in-the-Fields (1722-1726) eraiki zituen. Derbyko katedrala eta Cambridgeko Senate House (1722-1730) eraiki zituen, eta Oxfordeko liburutegia (Library, 1737-1742). Gibbsen A Book of Architecture liburuak eragin handia izan zuen XIX. mendea arte Ameriketako arkitektoengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.