Carlo Fontana
Wikipedia(e)tik
Carlo Fontana (Brusato, Ticino, gaur egun Suitza, 1634 - Erroma, Italia, 1714) italiar arkitekto, dekoratzaile eta eskultorea izan zen.
[aldatu] Biografia
1650aren inguruan Erroman hartu zuen bizilekua, eta P. de Cortonarekin eta Carlo Rainaldirekin ikasi zuen; ondoren Berniniren laguntzaile izan zen luzaz. Eliza eta kapera ugari eraiki zituen Erroman: San Marcello al Corsoko aurrealde okertua (1682–1683), Cibo kapera Santa Maria del Popolon (1683-1687), Santa Maria in Trastevere aurrean dagoen iturriaren berriztapena. Juvararen maisu izan zen, eta Austriako arkitekto barrokoengan eragin handia izan zuen, bere idatzien bidez batez ere (Discorsi).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.