Jan van der Heyden
Wikipedia(e)tik
Jan van der Heyden (Gorinchem, Herbehereak, 1637ko martxoaren 5a - Amsterdam, Herbehereak, 1712ko irailaren 12a) nederlandar pintorea eta grabatzailea izan zen.
Biografia [aldatu]
Amsterdamgo kaleetako ikuspegiak margotu zituen. Ñabardurak adierazten zehatza, konposizioan iaioa, eta argiak eta itzalak bereizten trebea izan zen.
Obra batzuk: "Amsterdamgo udaletxea", "Amsterdamgo Martelaars ubidea", "Düsseldorfeko eliza".
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.