Jane Goodall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jane Goodall
Jane Goodall
Zientzialaria
Arloa zoologia
Jaio 1934ko apirilaren 3a
Ingalaterra Londres (Ingalaterra)
Lanak Tximinoen etologia


Dame Jane Goodall (Londres, 1934ko apirilaren 3a - ) naturalista, aktibista eta primatologa ingelesa da. Bere bizia tximinoen jokabidea ikertzen eman du Afrikan.

Familia apal eta baliabide gutxi zuen familia batean jaio zen, txikitatik, Afrikara bidali nahi zuen han animalien artean bizi ahal izateko eta horiei buruz liburuak idazteko. Eskolan ikasketak amaitzean, idazkaritza ikasketak burutu zituen. Klinika baten administrazioan lan egin zuen, Oxford unibertsitatean eta dokumentalen estudio batean Londresen, baina Keniako lagun bat gonbidatu zionean, 1957an zerbitzari moduan lan egin zuen taberna batean lau hilabetez bidaia ordaintzeko.

Egoera basatian zeuden tximinoen aitzindaria izan zen, Establishment zientzialariak kritikatu zituen jatorrizko metodologiak barneratuz. 1965ean Gombe Stream ikerkuntza zentroa sortu zuen, izen bereko erreserban, Tanganyka laku ertzean, gaur egun Tanzania dena. Urte berean, Etologian doktoratua lortu zuen Cambridgeko unibertsitatean. Bere ikerkuntzek hamarkadetan jarraitu zuten eta gaur egun oraindik, 50 urte geroago, Gombeko tximinoen ikerketak jarraitzen dute egunero, honek espezie basati buruzko ikerketa luzeena osatzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jane Goodall Aldatu lotura Wikidatan