Jean-Claude Killy
Wikipedia(e)tik
Jean-Claude Killy frantses eskiatzailea da (Saint Cloud, Paris, 1943). Chambéryn eta Grenoblen egin zituen ikasketak, Frantziako Alpeetan, eta eski-brigada batean hasi zen eskiatzen, Chamonixen. Eskiatzaile arina izan arren, pistako probetan nabarmendu zen, eta munduko proba onenak irabazi zituen berehala: Hahnenkammeko slaloma (1965), Kandaharko slaloma (1966). 1996an urrezko hiru domina lortu zituen Portillon. 1967an eta 1968an, Munduko Txapelketa irabazi zuen, eta urrezko hiru domina lortu zituen (slaloma, slalom erraldoia eta jaitsiera) Neguko Olinpiar Jokoetan, Grenoblen (1968).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.