Jean-Jacques Olier
Wikipedia(e)tik
Jean-Jacques Olier Frantses apaiz eta idazlea (Paris, 1608 - 1657). Frantziako XVII. mendeko erreformaren aitzindarietako bat izan zen. Sorbonneko unibertsitatean teologia ikasketak amaitu eta Erroman sakondu zituen ondoren. Bizimodu nahasia izan zuen, eta Parisa itzuli eta begietako eritasun batetik sendatu ondoren, Parisko herritar pobreei laguntzen eta beste zenbait herritan predikatzen hasi zen arte. 1633an apaiz egin zen, eta 1641ean apaizgaitegi bat sortu zuen. Parisko parrokia-erretore izan zen. Haren lanak eragin handia izan zuen, baita sorterritik kanpora ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.