Jean Dorey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Dorey
Bizitza
JaiotzaSaint Helier1831ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Jersey
Heriotza1872ko abuztuaren 23a (41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Normandiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
La Nouvelle Année

Jean Dorey (Ville-ès-Nouaux, Saint Helier, 1831ko urtarrilaren 27a - 1872ko abuztuaren 23a) normandieraz idazten zuen idazle jerseytarra zen.

Saint Lawrence barrutiko La Blanche Pierre jatorriko familia zuen. JD, JDR etaJean des Ruettes goitizenekin jerseyeraz, frantsesez eta ingelesez idatzi zuen. Batzuetan jerseyeraren bertsio fonetiko batean ere. 1870. urtearen inguruan bere poema motzetako batzuk Nouvelle Année-n argitaratu zituzten. Horretaz gain liburu bat idatzi zuen. Fraînque Le Maistrek esaerak, erizaintzari buruzko errimak eta Jean Doreyren poemetako batzuk eskuizkribu batean idatzita jaso zituen. Gaur egun, eskuizkribu hori Société Jersiaiseko liburutegian dago.

Artikulu historiko, genealogiko eta artistikoak idatzi zituen frantsesez zein ingeleraz. Chronique de Jersey, Jersey Independent, Londresko l'Imprimerie de l'International eta Frantziako Le Phare de la Loire egunkarietan lan egin zuen.