Jersey
| Jerseyko Bailegoa Bailiwick of Jersey Bailliage de Jersey |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Nazio ereserkia: God Save the Queen (Jainkoak salba beza Erregina) Ma Normandie (My Normandy) |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Saint Helier 49°11.401' I, 2°06.600' M |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa, frantsesa | ||
| Gobernua
Erregina
Gobernadoreordea Bailea Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Elisabet II.a Andrew Ridgway Michael Birt Terry Le Sueur |
||
| Koroaren menpeko lurraldea Indep. Alemania Naziarengandik |
1945eko maiatzaren 9a | ||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
116 km² (219.) % 0 |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2009)
• Dentsitatea Herritarra |
91.626 (190.) 790 biztanle/km² (12.) Jerseytar |
||
| Dirua | Libera esterlina (GBP) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
GMT (UTC ) UTC (UTC +1) |
||
| Interneteko domeinua | .je | ||
| Telefono aurrezenbakia | +44-1534 |
||
Jersey[1] (ingelesez eta frantsesez: Jersey; jerseyeraz: Jèrri) Mantxako kanaleko uhartea da, Normandiatik 22,5 km-ra eta Ingalaterratik 161 km-ra, Erresuma Batuaren menpean dagoena. Anglo-normandiar uharteak izeneko uhartediko uharterik handiena da. Izan ere, 116 km2 ditu, eta 88.200 biztanle zituen 2005ean (normandiar jatorrikoak gehienak). Saint Helier du hiriburu (28.000 biztanle inguru). Jerseyko hizkuntza nagusiak ingeles zaharra eta Normandiako frantsesa dira.
Lauki luzearen itxura du uharteak; iparraldean garaiak dira itsasertz labartsuak, eta hegoaldea berriz apalagoa da. Arrantza eta nekazaritza (tomatea, patata, fruituak, eta abar) lantzen dira, eta granitoa ustiatzen da. Nekazaritzak eta loregintzak Britainia Handian dute merkatu nagusia. Ezaguna da hango behi arraza, izen berekoa. Ingeles kolonia izanik ere, bertako eta berezko dituzten lege eta ohiturek arautzen dute uhartea; estatuen biltzarra da erakunde legegilea baina teniente gobernari ingelesek hautatzen dutena da administrazio burua. Alemaniarren mende egon zen 1945ean, ingelesak iritsi ziren arte.
Eduki-taula |
Jerseyko multzoa[aldatu]
Beste uharte txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du Jerseyko multzoa (ingelesez Bailiwick of Jersey eta frantsesez Bailliage de Jersey):
- Minquiers
- Écréhous
- Pierres de Lecq
- Les Dirouilles
Jersey abelgorria[aldatu]
Jersey uhartean esne bikaina eman dezan hazitako behi mota, jatorriz Ingalaterrakoa dena. Behi horiek oso arinak dira, asko jaten dute, eta 15-20 bat litro esne ematen dute egunean. Ganadu mota hori erraz egokitzen da klima desberdinetan, eta toki askotara hedatu da horri esker; Hego Amerikara, Frantziara, Australiara, Estatu Batuetara.
Erreferentziak[aldatu]
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Jerseyko gobernuaren webgunea
|
||||||||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.