Jean Peltier
Wikipedia(e)tik
Fitxategi:Jean Peltier by Antoine Maurin.jpg
Jean Peltier
Jean Peltier frantses fisikaria izan zen (Ham, 1785 - Paris, 1845). Ogibidez erlojugilea zen. Hainbat ikerketa egin zituen elektrizitateari, lurrun-korronteen elektrifikazioari eta hozte termoelektrikoari buruz. Ikerketa horiei esker, haren izena duen efektua, Peltier efektua, aurkitu zuen 1841ean: korronte elektrikoak bi eroaleren arteko ukipenezko gainazala igarotzen duenean, askatzen edo xurgatzen den beroan datzan gertakaria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.