Jeinu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jeinuak edo ireluak izaki mitologikoak dira, mitologiaren arabera arrunt ezaugarri desberdinak dituztenak. Mitologia semitikoetan jinn izena hartzen dute eta ikusezinak izaten badira ere, landare, animal zein pertsona baten itxura har dezakete. Gizakiengan eragin fisikoa nahiz ispirituala izan dezakete. Islamean Lurran bizi den beste arraza bat da, toki naturaletan bizi eta naturaz gaindiko ahalmena dutenak. Erromatar mitologian, daimon izeneko greziar izaki mitologikoetatik eratorrita, jeinuak pertsona baten ahalmenak eta trebetasunak pizten ditu, baina horietaz gainera tokiek (sumendiak, esaterako) eta arteek (antzerkia euren jeinuak zituzten. Euskal mitologian, jeinuak izaki mitologikoa izendatzeko erabiltzen den termino orokorra da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeinu Aldatu lotura Wikidatan