Jeronimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:43, 21 ekaina 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Jeronimo[1] —jatorrizko izena, chiricahua hizkuntzaz, Goyaałé, «aharrausi egiten duen hori»— (1829ko ekainaren 16a1909ko otsailaren 17a) apatxeen buruzagi izan zen, hau da, Ameriketako jatorrizko herrietako kidea.

1858an Sonorako (Mexiko) gobernadore militarraren armadak Ama, emaztea eta seme-alabak hil zizkiotenean, Jeronimok mendeku hartuko zuela zin egin zuen eta Mexiko eta AEBetako armaden aurkako gudari ekin zion.

Sonoratik bertatik hasita, Mexikoko eta AEBetako armaden aurkako erasoei ekin zien, Cochise txirikahua apatxeen buruzagiarekin bat eginda. Erreserbetan bizitzeari uko eginez eta behin eta berriro ihes eginez, 1886. urtea bitartean jardun zuen borrokan.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeronimo Aldatu lotura Wikidatan
  1. «Jeronimo», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.