Jill Scott
Jill Scott (Filadelfia, 1972ko apirilak 4) neo soul eta rhythm and blueseko abeslari bat da. Filadelfia iparraldean jaio zen, bertan bere olerki pertsonalak erakutsiz bere karrera hasiz. Espontaneoki kantatzen ari zen uneetako batean The Roots taldeko bateriajolea zen Amirrek entzun zuen, taldeari 1999ko kanturik arrakastatsuenetako bat izan zen "You got me" grabatzeko grabazio estudioan laguntzera gonbidatuz. Handik gutxira Eric Benett, Will Smith eta Commonekin elkarlanean aritu zen, eta esperientzia hartu zuen Kanadatik Broadwayko "Rent" musika ekoizpenarekin bira bat eginez. Berriki lanean hasi zen Hidden Beach disketxearekin kontratu bat sinatu zuen bere debuteko bilduma izan zen "Who is Jill Scott? Words and Sounds Vol. 1" merkaturatzeko 2000ko ekainean. Urte bete beranduago beste bilduma bat eta "A long walk" singlea argitaratu zituen nahiko entzuterekin garai hartako musikan, horren ondorioz, emakumezko ahots ekitaldirik hoberenerako Grammy sarietarako izendatua izan zelarik. Abeslari bezala bere karrera apur bat baztertua dago 2004an argitaratu zuen azken bildumatik, eta Musiq, The Isley Brothers eta bere aurkitzaileak izan ziren The Roots bezalako artista eta taldeen ekoizpenean zentratuago dago. Lupe Fiascorekin aritu da, honekin Daydremin kantua abestuz.
Eduki-taula |
Diskografia [aldatu]
Estudioko bildumak [aldatu]
- Who Is Jill Scott? Words and Sounds Vol. 1 (2000)
- Beautifully Human: Words and Sounds Vol. 2 (2004)
- The Real Thing: Words and Sounds Vol. 3
- The Light of the Sun (2011)
Errekopilaketak [aldatu]
Zuzenean [aldatu]
- Experience: Jill Scott 826+ (2001)
- Live in Paris+ (2008)