Jimmu Enperadorea
Wikipedia(e)tik
Jimmu Enperadorea Japoniako lehen enperadorea izan zen, elezaharren arabera (K.a. VII. mendea). K.a. 722tik 585ra bizi izan zen, elezaharrek diotenez. Japoniako inperioa eta enperadoreen dinastia sortu zituen K.a. 600. urtean. Datu hori oso zehatza ez bada ere, urte hori ontzat hartzen da Japoniako kronologiaren hasiera adierazteko. Kyushu uhartetik atera eta gorabehera askoren ondoren Yamato Honshu uharteko herrialdea konkistatu zuela diote aditu batzuek.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.