Jimmy Wales
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jimmy Donal Wales | |
| Ezizena | Jimbo | |
| Jaio | 1966ko abuztuaren 7a | |
| Huntsville, Alabama (AEB) | ||
Jimmy Donal "Jimbo" Wales (Huntsville, Alabama, AEB, 1966ko abuztuaren 7a - ) Wikipediaren fundatzailea da (Larry Sangerrekin batera), baita wiki sisteman oinarritutako beste hainbat proiekturena ere, Wikimedia Foundation eta Wikia tartean.
Hasieran Auburneko Unibertsitatean ikasi zuen eta beranduago Alabamako Unibertsitatean jarraitu zituen bere ikasketak. Finantzetan lizentziaduna da.
Gaur egun Wikimedia fundazioaren lehendakari emeritoa da; irabazi asmorik gabeko fundazio hau, Floridan sortu zen, Wiki sistema erabiliz bere proiektu aske guztietan; gaur egun San Franciscon du egoitza.
[aldatu] Idazlanak
- Brooks, Robert; Jon Corson, Jimmy Donal Wales (1994). "The Pricing of Index Options When the Underlying Assets All Follow a Lognormal Diffusion ". Advances in Futures and Options Research 7.
- Wales, Jimmy; Andrea Weckerle (2009). "Most Define User-Generated Content Too Narrowly ". Advertising Age 80.
[aldatu] Kanpo loturak
Jimbo Walesen bloga
Hezkuntza Telebista Bloga: Jimbo Arabako Miñaon egindako jardunaldiari buruzko bideoak

