Jingo de Lunch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jingo de Lunch
Datuak
JatorriaBerlin (Alemania)
Musika motaHardcore punk, Rock
Urteak1987 - 1996, 2006 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Phonogram
Hellhound
We Bite
Bonzen
Rookie Records
Taldekideak
Yvonne Ducksworth
Henning Menke
Steve Hahn
Gary Schmalzl
Lehengo taldekideak
Joseph Ehrensberger
Tico Zamora
Tom Schwoll
Informazio gehigarria
www.Jingo-de-lunch.com
Facebook: Jingo-De-Lunch-125915884124667 MySpace: jingodelunch Musicbrainz: 01350783-ec0e-4e2b-8cde-f7f0c9c0b8f0 Songkick: 65371 Discogs: 327325 Allmusic: mn0002341093 Edit the value on Wikidata

Jingo de Lunch, 1987an Berlinen sortutako Punk eta Hardcore taldea da.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yvonne Ducksworth - Ahotsa
  • Gary Schmalzl - Gitarra
  • Henning Menke - Bajua
  • Steve Hahn - Bateria

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseph Ehrensberger - Gitarra
  • Tico Zamora - Gitarra
  • Tom Schwoll - Gitarra

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jingo de Lunch, 1987. urtean, Berlineko Kreuzberg auzoan sortu zen. Taldea, Yvonne Ducksworth, Joseph "Sepp" Ehrensberger, Tom Schwoll, Henning Menke eta Steve Hahnek sortu zuten. Partaide hauek, hainbat taldetan ibiliak ziren lehenagotik. Esaterako, Sepp-ek, Berlineko Vorkriegsjugend (1984-1985) taldean eta Zerstorte Jugend taldean ere. Azken honetan, Tom Schwollek ere parte hartzen zuen. Yvonnek berriz, Berlineko Combat Not Conform Punk taldean jo zuen lehenago. Talde hauek desagertzean, Jingo de Lunch taldea sortu zuten Steve Hahn eta Henning Menkeren laguntzarekin.

1987. urtean, lehen entsegutik 3 hilabete pasa zirela, Perpetuum Mobile lehen lana grabatu zuten. 1989an berriz, Axe To Grind LP-a argitaratu zuten. Disko honetan, Heavy Metal influentziak nabariagoak ziren.

Beraien hirugarren diskoarekin (Underdog), lehen kontratu diskografikoa sinatu zuten Phonogram diskoetxearekin. 1991ean B.Y.E. diska kaleratu zuten diskoetxe berberarekin eta 1994ean Deja Voodoo azken lana grabatu zuten, kasu honetan Vertigo diskoetxearekin. 1996. urtean taldea uztea erabaki zuten.

Taldea desagertu ondoren, partaideek hainbat proiektu ezberdinetan hartu zuten parte. Steve Hahnek adibidez, alemaniako Die Toten Hosen edo Beatsteaks taldeentzako lan egin zuen beraien giretan. Tom Schwollek, Extrabreit, Kumpelbasis edota Sin City Circus Ladies bezalako taldeetan jo zuen.

Henning Menkek, Ojo Rojo taldean jo zuen 1999tik aurrera. Honez gain Bad Brians edo Riff Raff taldeetan ere jo izan du. 2005. urtetik aurrera Skew Siskinen hasi zen bajua jotzen.

Sepp Ehrensbergerrek berriz, Bomb Texas taldean jo zuen eta Yvonnek musika mundua utzi zuen Jingo de Lunch desagertzean.

Itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. urtean taldea berriz elkartu zen bi kontzertu emateko. Berlinen eman zituzten bi kontzertu hauetako sarrerak agortu egin ziren.

2007an, The INdependent Years diska kaleratu zuten. Bertan, beraien lehen bi disketako abestiak biltzeaz gain, Cursed Earth Ep-ko abestiak eta Subhumans Kanadiarren Fuck you abestia berrargitaratzen dute. Urte berean, Alemania eta Italiatik bira bat egin zuten taldearen sorreraren 20. urteurrena ospatzeko.

2008an Sepp Ehrensbergerrek taldea utzi zuen eta bere ordez Tico Zamora sartu zen. 2010ean berriz beste formazio aldaketa bat izan dute. Tico Zamorak eta Tom Schwoll gitarjoleek taldea utzi dute eta beraien ordez, Gary Schmalzl hasi da gitarjole moduan. Formazio berriarekin, Alemanian kontzertuak eskeintzen hasi dira.


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Single eta EP-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cursed Earth (Bonzen Records, 1988). EP
  • Crawl (Phonogram, 1990). EP
  • Dogs Day (Phonogram, 1994). CD eta EP


Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]