Joakin Lizarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joakin Lizarraga
Datu pertsonalak
Izen osoa Joakin Lizarraga
Jaio 1748ko irailaren 17a
Elkano (Nafarroa)
Hil 1835eko urtarrilaren 20a
Elkano (Nafarroa)

Joakin Lizarraga (Elkano, Nafarroa, 1748ko irailaren 17a - Elkano, 1835eko urtarrilaren 20a) apaiz eta euskal idazlea izan zen.

1774an apaiztu zen, eta ordutik herriko erretorea izan zen hil arte. Ezaugarri nagusi gisa, bera izan zen bere garaiko idazle euskaldun nabarmenena, eta bere lanak goi-nafarreraren Iruñerriko aldaeraz idatzi zituen, orduko ondare hura gordez.

Biografia

Jesusen Lagundian ikasi zuen Iruñean eta Villagarcia de Camposen (Valladolid). 1767. urtean jesuiten aurkako esetsaldia gertatu zenean, Lagundia utzi, apaiz egin, eta bere jaioterriko erretore izan zen hirurogei bat urtez, hil zen arte.

Lizarragaren idazlanak bera bizi zela ez ziren argitara eman. Garrantzi handia du, Lizarraga jaio eta bizi izan zen lekuetan gaur egun euskara galdua delako. Zenbait obra XIX. mendean argitaratu ziren: Urteco igande guztietarako Placticac edo Itzaldiak (1846, gipuzkerara egokitua), Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac (1868) eta Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarran guisara (1868). Azken biak L.L. Bonaparte printzeak argitaratu zituen Londresen. XX. mendeko azkenaldean Lizarragaren obra gehienak argitaratu ziren idatzi ziren bezala, Euskaltzaindiaren babespean. 1978an Juan Apezetxea Perurenak Joaquin de Lizarraga. Un escritor navarro en euskara izeneko ikerketa liburua argitaratu zuen.

Patxi Ondarra (1925-2005) euskaltzain bakaikuarrak bere lana sakonki aztertu zuen.

« Sufrimentu andiak egiten du gizon santu eta andia: arteraño ez da andirik Jaungoikoaren kortean. Arrai txikiak badira erreka txikietan ere, baña arrai andirik ez duzute arkituko itsasoan baizik, eta itsasoa da gazimiña, aditzera emateko trabajuen samintasuna. Aise bizi dan persona, ez da on andia, ta asko kosta ez dan gauza ezin izan diteke guztizkoa, gaiñ gañekoa; trabaju ta tormentuetan luzaro irautea da gauza andia. »
Jesús-Cristoren evangelio sandua jaunec dacarren guisara, Joakin Lizarraga.

Lanak

Bertsoa

Erlijioa

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak