Joanot Martorell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tirant Lo Blanc liburuaren gaztelaniazko lehen bertsioaren azala.

Joanot Martorell (Gandia, Valentzia, 1413 - Valentzia, 1468) valentziar idazlea izan zen. Valentziako zaldun aristokrata baten semea zen.

Gaztaroan, zaldungoko legeei jarraituz, bere arrebari ohorea lapurtu zion zaldun bat desafiatu zuen, eta Ingalaterrako Henrike IV.a jarri zuen borrokaren lekuko eta epaile. Bizitzan zehar behin baino gehiagotan izan zituen horrelako desafioak, ohitura hori ordurako anakronikoa bazen ere.

[aldatu] Lanak

Martolellena da Tirant Lo Blanc zaldungo liburua. Katalanez idatzita dago, eta 1490ean argitaratu zen lehen aldiz, Valentzian. Cervantesen hitzetan, salbuespena da zaldungo generoaren barruan, fantasiarik ez dagoelako, pertsonaiak bat datozelako historiarekin eta lekuak errealismoz deskribatzen direlako.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak