Johann Heinrich Jung-Stilling
Wikipedia(e)tik
Johann Heinrich Jung-Stilling (Grund, Westphalia, Alemania, 1740 - Karlsruhe, Alemania, 1817) alemaniar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Familia laborari pietista batean jaio eta hezi zen, eta joera hori erakutsi zuen bere lanetan, Heinrich Stillings Leben (1777-1806, Heinrich Stillingen bizitza) autobiografian bereziki. Bertan haurtzaro eta nerabe garaiko bizimoduari buruzko deskribapen bikainak eskaintzen ditu. Liburu horrek izen handia hartu zuen Hego Alemanian, eta eragin handia izan zuen pietismoaren hedapenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.