Karlsruhe
|
Karlsruhe |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Karlsruhe | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Karlsruhe |
||
| Alkatea | Heinz Fenrich (CDU) | ||
| Koordenatuak | 49°10′00″N 8°24′00″E / 49.166667°N 8.4°EKoordenatuak: 49°10′00″N 8°24′00″E / 49.166667°N 8.4°E | ||
| Eremua | 173,46 km2 | ||
| Posta kodea | 76131–76229 |
||
| Biztanleria | 291.959 bizt | ||
| Dentsitatea | 1.683,15 bizt/km² | ||
| Matrikula | KA | ||
| http://www.karlsruhe.de/ | |||
Karlsruhe Alemaniako Baden-Württemberg estatuan dagoen hiria da, Alemania eta Frantziaren arteko mugan dago. Karlsruhe eskualdeko hiriburua da. 2009. urtean 291.959 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Karlsruhe Rhin ibaiaren ekialdeko ertzean kokaturik dago, 100 metrotako garaieran. 49º paraleloak zeharkatzen du hiria. Frantziarekiko mugatik 15 kilometro eskasera dago.
Karlsruheko jauregia erdian dago eta 32 kale ateratzen dira bertatik, gurpil baten erradioen gisa. Gaur egun alde zaharrak antzinako planoari darraio, baina auzo berriek patroi praktikoagoari darraizkio.
[aldatu] Historia
Karlsruhe izenak "Karlosen atsedena" esan nahi du alemanez, Karlos Gilen Baden-Durlacheko Mangraveak amets egin baitzuen bere burua alegiazko hiri hau fundatzen. Karlos bera izan zen Durlachko biztanleekin arazoak izan ondoren 1715ean Karlsruhe sortu zuena. Eraikitako jauregiaren inguruan sortu zen hiria Baden-Durlacheko hiriburu bihurtu zen 1771ean eta Badengo estatuaren hiriburu izaten jarraitu zuen 1945 arte.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Karlsruhe jauregia (Karlsruher Schloss): 1715ean Karlos Gilen Baden-Durlach Mangravekoak eraikitako jauregi barroko eta neoklasikoa. Lorategi ederrak ditu.
- Merkatu plaza (Marktplatz): Jauregiaren hegoaldean kokaturik dago eta bertan daude udaletxea (Rathaus), Eliza luteranoa (Evangelische Stadtkirche) eta Karlos Gilenen hilobiaren gaineko piramidea.
- Dukerri Handiko Hilerriko Kapera: 1889 eta 1896 artean eraikitako mausoleoa.
[aldatu] Zuzenbidea
Hiri honetan Alemaniako Konstituzio Auzitegiaren egoitza kokatzen da.
[aldatu] Kirolak
Bi futbol talde ditu, biak ere Alemaniako txapeldunak izanak. Karlsruher SC-k 1909ko txapelketa eta bi kopa irabaziak ditu eta Karlsruher FV-k 1910ko txapelketa. Gaur egun bietatik inor ez dabil Ligako lehen mailan.
[aldatu] Karlsruhetar ezagunak
- Karl Benz (1844-1929): Alemaniar ingeniaria, Mercedes-Benz auto enpresaren sortzailea.
- Oliver Bierhoff (1968- ): Futbolaria.
- Oliver Kahn (1969- ): Futbol atezaina.
[aldatu] Hiri senidetuak
Karlsruhe ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Nottingham (Erresuma Batua)
Nancy (Frantzia)
Krasnodar (Errusia)
Timişoara (Errumania)
Halle (Saxonia-Anhalt) (Alemania)
[aldatu] Iruditegia
-
2010eko Fest Karlsruhe jaialdia
[aldatu] Kanpo loturak
- Karlsruhe hiriko webgunea (Alemanez)
| Baden-Württemberg estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||