Johannes Robert Rydberg
Wikipedia(e)tik
Johannes Robert Rydberg suediar fisikaria (Halnestad, 1854 - Lund, 1919). Hidrogeno-atomoaren espektro-lerroen sekuentzian erregulartasun bat aurkitu zuen, Rydbergen konstantea izenaz ezagutzen dena. Rydbergen konstantea R = 1,0967. 107 m-1 balioa duen konstantea da. Hidrogenoaren espektro-segidek dituzten uhin-luzeren ekuazioetan agertzen da. Balmerren formulan eta antzeko beste erlazio batzuetan ere hartzen du parte, eta garrantzia handia izan du atomoaren egiturari buruzko teorietan. Gai bakunen sistema periodikoari buruz ere lanak egin zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
