John Carpenter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Carpenter
John Carpenter
Datu pertsonalak
Izen osoa John Howard Carpenter
Jaio 1948ko urtarrilaren 16a
Carthage (AEB)

John Howard Carpenter (Carthage, New York, 1948ko urtarrilaren 16a - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, gidoilari, musikagile eta ekoizlea da. Beldurrezko eta fantasiazko zinemaren maisu handienetako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York estatuko Carthage hirian jaio zen 1948 urtean. Ume zelarik, etxeko bideo kamara erabiliz jolas lan txikiak egiten hasi zen irudientzako gaitasun berezi bat erakutsiz. Ez zituen bere aitaren musikagile pausoak jarraitu baina honi buruzko ikasketak burutu zituen eta bere film gehienetako musikaren egilea da.

15 urterekin ekoiztetxe bat sortu zuen eta 17rekin gai fantastikoei buruzko aldizkari bat ateratzen hasi zen. Zinema ikasketak Kalifornian egin zituen John Ford, Alfred Hitchcock eta Orson Welles bezalako maisuak izanik. 1970garren urtean "Bronco Billy, resurrection" lanarekin film labur onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Handik aurrera film luzeak egiten hasi zen lehenengoa "Dark star" unibertsitateko proiektu bezala aurkeztuz. Ondoren oso diru gutxirekin "Assault on precinct 13" eta "Halloween" filmak egin zituen bietan emaitza bikaina lortuz. Bigarrenak arrakasta handia izan zuen eta zinemagile bezala bultzada handia izan zen beretzat. Hurrengo hiru hamarkadetan, hainbat gorabeherekin, filmak egiten jarraitu zuen eta urte batzuk geldiunean egon ostean, 2005 eta 2006 urteetan "Masters of horrors" telesailerako bi atal zuzendu zituen. Honen ondoren, zinemarako film luzeak egiten hasi zen berriro.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari bezala egin dituen lanak:

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Revenge of the colossal beasts (1962)
  • Terror from space (1963)
  • Gorgo versus Godzilla (1969)
  • Gorgon, the space monster (1969)
  • Warrior and the Demon (1969)
  • Sorceror from outer space (1969)
  • Bronco Billy, resurrection (1970)

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Master of horror - Cigarette burns (2005)
  • Master of horror - Pro-life (2006)

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dark star (1974)
  • Assault on precinct 13 (1976)
  • Halloween (1978)
  • Elvis (1979)
  • The Fog (1980)
  • Escape from New York (1981)
  • The Thing (1982)
  • Christine (1983)
  • Starman (1984)
  • Big Trouble in Little China (1986)
  • Prince of darkness (1987)
  • They live! (1988)
  • Memoirs of an invisible man (1992)
  • Body bags (1993)
  • In the mouth of madness (1994)
  • Village of the dammed (1995)
  • Escape from L.A. (1996)
  • John Carpenter's Vampires (1998)
  • Ghosts of Mars (2001)
  • L.A. Gothic (2008)
  • Scared straight (2009)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Carpenter Aldatu lotura Wikidatan