John Coltrane

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Coltrane, 1963

John Coltrane (Hamlet, 1926ko irailaren 23a – New York, 1967ko uztailaren 17a), Trane goitizenez ezagutua, estatubatuar saxofoi jotzaile eta jazz konposatzaile bat izan zen. Nahiz eta oso polemikoa izan, jazzeko historian izan den musikorik garrantzitsuenetako eta itzal handienetako bat da, Louis Armstrong, Duke Ellington, Charlie Parker eta Miles Davis moduko artisten mailan. Haren ibilbide musikalak, sormen handiz beteta eta beti abangoardiaren barruan, bop osteko jazz estilo nagusiak hartzen ditu: hard bop, free jazz eta jazz modala. Coltraneren diskografia aipagarria da: berrogeita hamar disko inguru grabatu zituen hamabi urtetan zehar, eta dozena disko baino gehiagotan agertu zen, laguntzaile gisan bezala.

Coltraneren ekarpenik aipagarrienetako bat jazz soloen iraupenari dagokiona da, denbora mugak ezabatuz eta iraupena jotzailearen beharren menpean utzita.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Coltrane Aldatu lotura Wikidatan