Duke Ellington

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Duke Ellington 1965ean.

Edward Kennedy "Duke" Ellington (Washington Hiria, 1899ko apirilaren 29aNew York, 1974ko maiatzaren 24a) inoizko jazz musikaririk garrantzitzuenetarikoa izan da.

Musikari ikaragarriki emankorra izan zen, 50 disko baino gehiago grabatuz. Piano jolea izan zen batikbat.

Bere musikarekin lehenengo kontaktua amaren pianoarekin hasten da eta handik urte gutxira bere ikasketak utzi eta musikari bihurtzen da.

1921ean, Duke Ellingtonek bere banda propioa sortzen du lehenengo “The Duke´s Serenaders ” deiturikoa eta, ondoren, “The Washingtonians “ izena jarriko ziotena. Nahiz eta ideia ez oso ona izan, 1923an New Yorken jotzea erabakitzen dute eta Wilbur Sweatman bandarekin jotzea lortzen dute. Geroago, Washingtongo Hollywood klubarekin jotzeko kontratu bat lortzen dute. WHN irratiak beraien kontzertu bat transmitituko du 1924an eta urte horretan musikari ospetsu asko sartuko dira bandara.

Orkestrak klubez aldatuko du eta gangster batek zuzentzen duen ”Cotton Club ”ean joko dute. Han, jende zuri, dirudun eta goi mailakoaren aurrean joko dutenez ospe handia hartuko dute.

1927tik 1945era bere ospea gorenera iritsiko da eta, berrogei garren hamarkadan, bakarlari eta musikari hoberenak edukiko ditu bere orkestran. Baina, bigbanden erorketa gertatzean arazo ekonomiko larriak edukiko dituzte, hala ere, bere orkestra disolbatzen ez duen musikari bakarrean bilakatuko da.

1955ean, bandara musikari ospetsuak etorriko dira berriz eta Newporteko Jazz jaialdira gonbidatuko dute. Gau hartan Duke Ellingtonek 1937an konposatu zituen bi obra aurkeztuko ditu: “Diminuendo in Blue” eta “Crescendo in Blue” eta Gonsalvesen gain zegoen interludio batez bakarrik zatituko ditu. Aulkiak ikus-entzule harrituen buruen gainetik hegaka zihoazen eta hurrengo eguneko prentsa guztiak dukeren kontzertuaz mintzatu ziren “Duke itzuli da ” esanez.

Handik aurrera kontzertuak eman zituen mundu guztian zehar, 1974an minbiziak hil zuen arte.


Diskografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Ellington at Newport-Complete" (1956).
  • "Such Sweet Thunder" eta "Ella Fitzgerald Sings the Duke Ellington Songbook" (1957).
  • "Ellington indigos", "Side by Side" eta "Newport Jazz Festival" (1958).
  • "Jazz Party" eta "Anatomy of a Murder" (1959).
  • "Duke Ellington & John Coltrane", "Duke Ellington Meets Coleman Hawkins" eta "Money Jungle" (1962).
  • "The Great Paris Concert" (1963).
  • Ella at Duke's Place (1965).
  • "Ella and Duke at the Cote D'Azur" eta "The Far East Suite" (1966).
  • "...And His Mother Called Him Bill" (1967).
  • "Francis A. & Edward K." (1968).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Duke Ellington Aldatu lotura Wikidatan