John Ericsson
Wikipedia(e)tik
Suediar ingeniaria (Långbanshyttan, 1802 - New York, 1889). Makina eta tresna asko asmatu zituen: lurrun-galdara bat, aire beroko makina bat eta itsasontziak helize bidez mugiarazteko motor bat, besteak beste. 1851. urtean, probeta hidrostatikoa asmatu zuen, presiopean dauden fluidoen bolumena neurtzeko. Gudaroste federalarentzat Monitor izeneko korazatua egin zuen (1862), Estatu Batuetako Sezesio Gerran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.