John Ireland
Wikipedia(e)tik
John Nicholson Ireland (Bowdon, Ingalaterra, 1879 - Washington, Ingalaterra, 1962) ingeles musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Ch. V. Stanfordekin eta Londresko Musika Eskolan ikasi zuen (1893-1901). Konposizioa landu zuen, bereziki: pianorako lanak, ganbera-musika eta ahozko konposizioak.
Irelanden obrak laburrak eta intimistak dira gehienetan. Brahms eta Dvoraken eta frantses inpresionismoaren eragin handia nabari bazaio ere, britainiar estiloa du nagusi.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.