John Kennedy Toole
Wikipedia(e)tik
John Kennedy Toole Estatu Batuetako idazlea (New Orleans, 1937 - 1969). Columbiako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Lousianan eta New Orleansen egon zen irakasle. A Confederacy of dunces (1980, Ergelen batzarra) izan zen idatzi zuen eleberri bakarra, eta argitaletxez argitaletxe ibili ondoren, inork ez ziola argitaratu nahi eta bere buruaz beste egin zuen. Handik hamar urtera, Thelma D. Toolek, Johnen amak, Walker Percy idazlearen bidez, lortu zuen argitaratzea, eta arrakasta itzela izan zuen. 1981ean Pulitzer Saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.