John Neumeier
John Neumeier (Milwaukee, Wisconsin, 1939ko otsailaren 24a) estatubatuar dantzaria eta koreografoa da. Dantza klasikoa Estatu Batuetan ikasi zuen, eta ondoren Londresen egon zen Vera Volkovarekin. Neumeierren karreraren zati nagusia ordea, bai dantzari gisa bai koreografo gisa, Alemanian igaro da: Stuttgart, Frankfurt eta Hanburgon. Azken hiri horretako operako balleta zuzendu zuen. Gaur egun, koreografoa da, eta dantza klasikoaren eragin handia du. Ballet handien berrirakurketa egin du (Intxaur kraskailua, 1971; Romeo eta Julieta, 1971). Pertsonaia mitikoak ere landu ditu (Vaslaw, 1979; Peer Gynt, 1989). Halaber, sentiberatasun handiz hurbildu da Mahlerren (Hirugarren sinfonia, 1976) eta Bachen (Pasioa San Mateoren arabera, 1981; Magnificat, 1987) lanetara.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.