Milwaukee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Milwaukee

—  Hiria  —
Collage of sites in Milwaukee.jpg
Milwaukeeko bandera
Izen ofiziala Milwaukee
Herrialdea
Estatua
Konderria
 Ameriketako Estatu Batuak
 Wisconsin
Milwaukee, Washington, Waukesha
Koordenatuak 43°03′8″N 87°57′21″W / 43.05222°N 87.95583°W / 43.05222; -87.95583Koordenatuak: 43°03′8″N 87°57′21″W / 43.05222°N 87.95583°W / 43.05222; -87.95583
Milwaukee non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Milwaukee
Eremua 251,7 km2
Garaiera 188 m
Biztanleria 605.013 bizt. (2006)
Dentsitatea 2.403,71 bizt./km²
http://www.city.milwaukee.gov

Milwakee Wisconsin estatu estatubatuarreko hiririk handiena da, 605.013 biztanlerekin. Halaber, Ameriketako Estatu Batuko 23. hiririk handiena da.

Milwaukee konderriko hiriburua da, baina Milwaukee hiru konderriren barruan kokatzen da aldi berean. Geografikoki, Michigan Lakuaren hego-mendebaldean kokatzen da, Wisconsin estatuko hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menominee, Fox, Mascouten, Sauk, Potawatomi, Ojibwe eta Ho-Chunk amerindiar tribuak bizi ziren ingurune hauetan, izan ere hiriaren izena jatorrizko herri horietako baten hizkuntzatik dator.

Lehenengo europarrak iristen frantziar misiolari eta merkatariak izan ziren, XVII. eta XVIII. mendeetan. Hain zuzen ere, Alexis Laframboise frantziar kanadarra izan zen 1785ean lehendabiziko kokalekua ezartzen, postu komertzial moduan. Hiri moduan 1846an sortu zuten, aurretik zeuden Juneautown and Kilbourntown herriak batuta, eta Solomon Juneau lehenengo alkate izendatu zuten. Urte horietan alemaniar etorkin ugari heldu zen hirira, baita hurrengo hamarkadetan ere, alemaniar estatuetan 1848an piztutako iraultzatik ihesean. Besteak beste, hortik abiatu zen hiriko tradizioa garagardogintzan, adibidez Miller enpresa 1855ean sortu zutelarik. Bestela, Poloniar komunitatea ere aipatzeko modukoa da, garai hartan ere etorritakoa.

1903an Harley-Davidson motorren enpresa ezaguna sortu zuten, eta ordukoak dira lehenengo modeloak. XX. mendearen lehenengo erdialde hartan ere, politika mailan, alderdi sozialista estatubatuarrak Milwaukeen boto kopuru handiena lortu zuen, herrialde osoko hiri handien artean. Izan ere, ideologia horretako hiru alkate eduki izan zituen: Emil Seidel (1910–1912), Daniel Hoan (1916–1940) eta Frank Zeidler (1948–1960). Aipatzekoak dira halaber 1947ko lurrikara eta 2010eko uholdeak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Milwaukeeko General Mitchell aireportua, 1981-2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19 20 28 33 34 40 41 39 37 32 25 20 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2 0 6 12 18 24 27 26 22 15 8 0 13
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32 -32 -23 -11 -4 1 4 6 -2 -8 -26 -30 -32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9 -7 -2 3 8 14 18 17 13 6 0 -7 4.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45 42 58 90 86 99 93 101 81 67 69 52 883
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 11.4 9.7 11.4 12.1 11.4 10.4 9.8 9.5 8.8 10.0 11.3 10.9 126.7
Elur egunak (≥ 0.1 in) 9.8 7.5 1.6 0.4 0 0 0 0 0 0.3 2.5 7.8 29.9
Eguzki orduak 139.5 152.6 186.0 213.0 275.9 303.0 339.4 282.1 216.0 186.7 150.0 115.4 2559.6
Iturria: [1]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milwaukee Bucks hiriko saskibaloi talde profesionala da, NBAn aritzen dena alegia. Bestela, beisbol liga nagusian jarduten duen taldea ere badago hiri honetan, Milwaukee Brewers alegia.

Ekonokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri hau Harley-Davidson motozikleta ospetsuen sorlekua da.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milwaukee ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Milwaukeetar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milwaukee Aldatu lotura Wikidatan