John Ruskin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Ruskin.

John Ruskin (Londres, Ingalaterra, 1819 - Brantwood, Cumberland, Ingalaterra, 1900) ingelesezko idazlea, arte-kritikaria, historialaria eta soziologoa izan zen. William Turner ingeles pintorearen eta prerrafaelisten aldeko agertu zen Modern Painters (1843-1860, Pintore modernoak, bost liburuki) obra handian. Estetikari buruz zituen ikuspegiak The Seven Lamps of Architecture (1849, Arkitekturaren zazpi puntuak) eta The Stones of Venice (1851-1853, Veneziako harriak, hiru liburuki) obretan azaldu zituen. Ingalaterrako langileentzako gutun politikoak idatzi zituen (1871-1887, Fors Clavigera), eta amaitu gabe utzi zuen autobiografia bat (1885-1889, Praeterita). Oxfordeko Unibertsitateko arte-saileko irakasle izan zen 1869-1879 eta 1883-1884 urteetan.

Gizarte modernoak eragiten dituen arazoak aztertu zituen ondorengo lanetan: The Two Paths (1859, Bi bideak), Sesame and Lilies (1865, Sesamo eta loreak) eta The Crown of Wild Olive (1866, Oihaneko olibondoaren koroa). Obra sozialetan ahitu zuen bere dirutza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Ruskin Aldatu lotura Wikidatan