Jokin Arman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Arman
Bizitza
JaiotzaBéjar1943ko ekainaren 6a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea
jokinarman.es

Jokin Arman Martin (Béjar (Espainia), 1943ko ekainaren 6a) Trini Mikelarena bere emaztearekin Nafarroa Garaiko Beran bizi den delineatzaile, margolari eta eskultorea da. Herrian Armi arte galeria ireki du. Jorge Oteizarekin eta Nestor Basterretxearekin lan egindakoa da, besteak beste, naturaren babesaren inguruko kezka islatu du bere eskultura eta margolanetan. Inpresionismo estiloa erabiltzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Béjarren jaioa, Salamancan, hamahiru urterekin Irunen zegoen. Trini Mikelarenarekin ezkonduta dago, institutuko irakasle izan den beste artista batekin. Salestarretan ikasi zuen, baita delineazioa, maisutza eta aparejadore ikastaro bat ere Donostian. Bere ikasketa artistikoa bi urterekin hasi zen Salamancako Arte Eskolan; Bidasoako ingurunean jada, Basterretxea, Nestor eta Ander anaiekin, garai hartan Frantzia Etorbidea deitzen zitzaion lokalean lan egin zuen. Arratsaldeetan, Donostiako Arte Ederren eskolan osatu zuen bere prestakuntza. Ezkontzean pintatzeari utzi zion, eraikuntzan lan egiteko. 50 urte zituela, akuarela lantzen hasi zen Rodríguez Catalánekin, Donostian, eta uretako olioaren teknikan hasi zen. Ondoren, eskulturan lanean hasi zen ere bai.[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia del Arte Resumida
  • Resumen de la Historia Mundial

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]