Jolanda Neff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jolanda Neff

Bizitza
JaiotzaSankt Gallen1993ko urtarrilaren 5a (31 urte)
Herrialdea Suitza
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitateacross-countrya
Altuera169 zentimetro

jolandaneff.ch
IMDB: nm10711953 Olympic.org: jolanda-neff Edit the value on Wikidata

Jolanda Neff (Sankt Gallen, 1993ko urtarrilaren 5a - ) Suitzako kirolaria da. Mendiko txirrindularitzan parte hartzen du cross country modalitatean, nahiz eta errepideko txirrindularitzan ere lehiatzen den[1].

Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu du, urrezko domina lortuz Tokio 2020an, kros proban. 2016an Rio de Janeiron seigarren sailkatu zen krosean eta zortzigarren errepideko lasterketan.

Zortzi domina irabazi zituen Munduko Mendiko Bizikleta Txapelketan 2012 eta 2019 artean, eta sei domina Europako Mendiko Bizikleta Txapelketan, 2013 eta 2019 artean. Bakuko 2015eko Europako Jokoetan urrezko domina irabazi zuen kros proban.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympedia – Jolanda Neff» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]