Jordi Savall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jura1 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:11, 12 maiatza 2016
Jordi Savall

Jordi Savall (Igualada, Bartzelona, 1941) katalanar biola-jotzailea eta orkestra-zuzendaria . Bartzelonako Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, antzinako musika eta antzinako tresnak (bereziki, viola da gamba deiturikoa) landu zituen Wieland Kujkenekin Bruselan eta August Wenzingerrekin Basilean. 1973an, irakasle gisa hasi zen bera Basilean. Antzinako musikako hainbat talde sortu ditu, hala nola Hesperion XX (1974), La Capella Reial de Catalunya (1987) eta Le Concert des Nations (1989). Talde horiek antzinako tresnak jotzen dituzte eta, batez ere, espainiar, frantses eta italiar maisuen antzinako lanak eta Bachenak lantzen dituzte. Jordi Savallek lan handia egin du musika barrokoa berritzen. Besteak beste, Alan Corneauren Tous les matins du monde(1991) filmeko musika zuzendu eta jo zuen. Lan horri esker, Marin Marais eta Jean de Sainte-Colombe musikagileen lanak ezagutarazi ziren.

Filmografia

  • 1991 Tous les matins du monde (Alain Corneau, zuzendari)
  • 1993 El pájaro de la felicidad (Pilar Miró, zuz.)
  • 1994 Jeanne la Pucelle I - Les batailles (Jacques Rivette, zuz.)
  • 1994 Jeanne la Pucelle II - Les prisons (Jacques Rivette, zuz.)
  • 1997 Hosszú alkony (Attila Janisch, zuz.)
  • 1997 Marquise (Véra Belmont, zuz.)
  • 1998 Secret défense (Jacques Rivette, zuz.)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jordi Savall Aldatu lotura Wikidatan